Asfaltoaren azpian, euria

Fitxa teknikoa
Dosierra

2031. urtea. COVIDaren Omega aldaera basatiak eragindako hamar urteko konfinamenduaren ondoren, berriro kalera irteteko ordua da. Zenbat aldatu dira gure auzoak? Eta gu?

Zerua laino dago. Ekaitza dator. Euri tanta bat gehiago jasateko gai izango al gara?

Ibilaldi dramatiko bat gure auzoko kaleetan barrena, murgiltze-esperientzia bat, gure beldurren hondorainoko bidaia bat, teknologiaren, adimen artifizialaren eta zuzeneko musikaren laguntzarekin.

Espazio publikoari buruzko hausnarketa komunitario bat.

Ikuskizun honek KARRIKAN elkartearen laguntza jaso du.

Fitxa artistikoa

Artistak: Irati Agirreazkuenaga, Mikel Ayllon, Igor Arzuaga

Gidoia eta zuzendaritza: Mikel Ayllon

Musika: Igor Arzuaga

Soinu edizioa: Thusia

Jantziak: Betitxe Saitua

Karakterizazioa: Maite Gutierrez

Atrezzoa: ATX Teatroa

Year 2031. After ten years of confinement, due to the savage Omega variant of COVID, it is time to go out again. How much have our streets changed? And us?

The sky is overcast. Will we be able to withstand one more raindrop?

A dramatic promenade through the streets of our neighbourhood, which aims to be an immersive experience and a journey into the depths of our fears, with the help of technology, artificial intelligence and live music. A community reflection on life in public space.