“Noiz utziko dio euria egiteari” fikzioaren eta dokumentalaren mugan bizi den sormen-lan bat da, performance zinematografiko bat, izen bera duen Piszifaktoria Ideien Laborategiaren paseo turistiko dramatikoan oinarritua.
2071 da. Covidaren Omega aldaeraren ondorioz 2021etik 2031ra iraun zuen hamar urteko konfinamendu zorrotzaren ondoren, euria egiteari ekin zion, egun bakar batean ere gelditu gabe. Oso bestelako gizarte batean bizi gara orain eta, bidea birkalkulatzen duten GPSen antzera, gure helmugak birkokatzeko unea iritsi da. Zein bideri jarraitu nahi diogu orain? Euria egiteari utziko al dio norabidea aldatzen badugu?

ZUZENDARIA
Guillermo Ordás
EKOIZLEA
Irati Agirreazkuenaga (Piszifaktoria Ideien Laborategia)
GIDOIA
Mikel Ayllon
MUSIKA
Igor Arzuaga
KARAKTERIZAZIOA
Betitxe Saitua
Piszifaktoria
AHOTSAK ETA GORPUTZAK
Gidaria: Mikel Ayllon
Turista: Irati Agirreazkuenaga
Kaleko musikaria: Igor Arzuaga
ESKERRIK ASKO
Pablo Ibarluzea
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia
Ibaiondo Gizarte Etxeko langileak
Imanol Pradells
Marta Monfort
Pili Gumuzio
Patxi Arzuaga
Amador Alcántara
Silent System
eta tarte batez gure bidaide izan ziren gorputz guztiak.
