Bony & Clyde, XXI. mendean, bere lekua aurkitu nahian.
Daniel|a| EITB Mediarentzat ekoiztutako ekintza trasmedia bat da. Hiru hanka ditu: musikari eta musikariei buruzko Ipar|Orratza podkasta, eitbpodkast plataforman entzungai dagoena. Zuzeneko kontzertu bat, Ipar eta Sua taldeekin. Eta websail bat, Marmoka Films eta PimpiNella Filmsekin batera ekoiztu duguna: 10 minutu inguruko 6 atal, 2021eko irailean estreinatu zirenak, Gaztearen Youtube kanalean eta Nahieran plataforman.
Duela hiru urte atzerrira alde egin zuen Danielak, krisi sakon batek jota. Hiru urteren ondoren, hirira itzuli da, aitaren etxera. Bere bizitzari ekin nahi dio berriro, baina abiapuntu berri batetik: orain, Daniel da. Alde egin aurretik ezagutu zuen Ipar ikaskidearekin topo egingo du bide horretan, eta langabezian geratuko den Danielen aitari laguntzeko plan zoro bat prestatuko dute elkarrekin.
Informazio guztia: https://www.eitb.eus/eu/gaztea/daniel-a/