
Ivanka gurera heldu den ekialdeko immigrante txiro bat da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deseroso bat egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa…
Lan honek Poltsiko Sorkuntza Saria irabazi du eta 2022an estreinatuko da Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian.

“Herritik alde egin behar izan nuen, beste askok eta askok bezala. Gure ekialde txirotik zuen mendebalde aberatsera etorri nintzen. Atzean uzteko ezin konta ahala miseria. Aurretik edukitzeko hamaika amets koloretako. Lortu nuen etxe handi batean bizitzea eta egongelako besaulkitik itsasoa entzutea. Baina ez dakit zoriontsua izaten asmatu
nuen.
Orain periodikoak leitzen ditut aurretik atzera eta atzetik aurrera, nire izenaren bila. Eta galdera bat dut buruan, gau eta egun, buelta-bueltaka: zenbat aldiz apur daiteke hezur bat? Eta bihotz bat?”
Fitxa artistikoa
Ivanka: Irati Agirreazkuenaga
Gidoia eta zuzendaritza: Mikel Ayllon
Musika eta soinu-giroa: Igor Arzuaga
Ekoizpena eta banaketa: Piszifaktoria Ideien Laborategia