Hau gerra bat da

Dosierra

Frontetik begi bat gutxiagorekin, hanka hautsi batekin eta hamaika orbain gehiagorekin itzuli ginen. Eta gero, bulego batean erabaki zuten guk irabazi genuela gerra. Baina ordurako ikasita geneukan lezioa: irabaztea galtzeko beste modu bat besterik ez da.

Diziplina anitzeko ikuskizun bat, bidaia bat gerraren barrunbeetara, publikoaren erabakien arabera, bide bat edo beste hartuko duena.

Ezaugarri nagusiak

Hau gerra bat da gerra bat biziaraziko digun murgiltze-esperientzia bat da, lau lengoaia artistikoren bidez: hitza, musika, dantza eta antzerki fisikoa.

Formatu berritzaile bat erabiltzen dugu, publikoak erabakiko baitu ikuskizunaren garapena. Istorio ez-lineala bat da, gerra bat nola.

Borobil itxurako espazio komun bat dauka, artista eta publikoaren arteko bereizketarik gabekoa: 360 graduko erritual bat, gorputz guztiak berdinduta.

FITXA ARTISTIKOA

Gorputzak zuzenean: Irati Agirreazkuenaga, Iholdi Beristain, Mikel Ayllon eta Igor Arzuaga

Dramaturgia eta zuzendaritza: Mikel Ayllon

Musika: Igor Arzuaga

Atrezzoa: Rosa Tortosa eta Piszifaktoria

Jantziak eta Ekoizpena: Piszifaktoria

Babesa: Euskararen Etxea eta Dinamoa

Hedabideetan