Elkar ezagutu genuen eguna

[DOSIERRA]

Elkar ezagutu genuen egunean, hotz egiten zuen, otsailaren 7 guztietan bezala. Zure begiekin akordatzen naiz. Batez ere. Jende zoriontsuak izan ohi duen distira zeukaten egun hartan. Zoriontsuak ginela ematen zuen. Baina nola heldu ginen haraino? Zein da zoriontsua izateko ibili beharreko bidea?

Elkar ezagutu genuen eguna 20 minutuko iraupena duen antzezlan labur bat da, Piszifaktoria Ideien Laborategitik sortu den hirugarren proiektua. Ezohiko guneetan erakusteko obra bat da, ez baitu agertoki baten beharrik (nahiz eta agertokian emateko ere moldagarria den). Hartara, antzez-ekintzaren inguruan egoteko eta ekintza bertatik bertara bizitzeko aukera ematen zaio publikoari, lanaren pieza bat gehiago balitz bezala.

Gainera, arnas laburreko antzezlana bada ere, lan handien modura pentsatua eta mamitua dago .

Oreka ia ezinezko batean mugitzen den antzezlana da hau, eta gaur egun oso bogan dauden hainbat gai mahai gainean jartzen dituena: ustezko normaltasun batek eragiten duen desasosegua; gero eta bakartuago bizi den gizartea; urrutiko harremanak; elkarrekin egoteko, hitz egiteko, maitasuna adierazteko edo sexua praktikatzeko teknologiaren erabilera…


FITXA ARTISTIKOA

_Anja Norborg: irati onaindia

_Iker Etxebeste: aritz bengoa

____________

_Zuzendaria: pablo ibarluzea

_Gidoia: mikel ayllon

_Musika: igor arzuaga


Iraupena: 20 minutu.

Lan hau Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria jaso duen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuko ipuin batean oinarrituta dago, eta Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren laguntza jaso du.

Estreinaldia: 2020ko abenduaren 18an, Gasteizen.


HEDABIDEETAN

Radio Vitoria (44:25etik aurrera): https://www.eitb.tv/es/radio/radio-vitoria/el-ultimo-apuntador/7415036/7699198/el-ultimo-apuntador-11-12-2020/