Noiz utziko dio euria egiteari

[DOSIERRA]

Demagun Thelma eta Louise Ibaiondoko biribilgune batean galdu zirela, Grand Canyonera bidean, 66ko Thunderbird kabriolet berdean. Demagun, oharkabean, ekaitz amaigabe bat eta pandemia bat iritsi zirela eskutik helduta. Aterkien eta maskaren azpian ezkutatuta nabarmendu gabe ibiliko ziren hara eta hona Louise eta Thelma.

Azkenean, ematen du ateri dela eta berreskuratu dugula aurpegi osoa kaletik ibiltzeko. Baina utzi al dio zinez euria egiteari?

Lan hau 2021eko urriaren 21ean estreinatu zen Gasteizko Ibaiondo auzoan, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan, haren ekoizpenerako laguntzari esker.

2071ko urria da. 40 urte dira euria egiten hasi zela. Etenik gabe egin du ordutik, 2031ko udazkenetik, Coronavirusaren Omega aldaerak eragindako hamar urteko konfinamendu zorrotza amaitu zen egunetik.

Fitxa artistikoa

Turista: Irati Agirreazkuenaga

Gidari turistikoa: Mikel Ayllon

Kaleko musikaria: Igor Arzuaga

_________

Influencerra: Pablo Ibarluzea

Jantziak: Betitxe Saitua & Piszifaktoria

Argazkiak ikusi