Hau ez da gerra bat

Lei eta Zan-en arteko amodioa azkenetan dago. Den-denak huts egin du bien artean eta, gerra-zelaitik ihes egiten duten bitartean, iheserako zubi guztiak erretzeari ekin diote. Orduantxe, Magenta agertu da, piztu berri den gerrako frontetik datorren soldadu gupidagabea.


Fikzioaren bidez, giza harremanen porrotaren atzean dagoen errealitatea ulertzen lagunduko digun lan bat, espazio emozional eta poetiko berezi batean eraikia.

Lan-taldea

Aktoreak: Aiora Sedano | Gabriel Ocina | Irati Agirreazkuenaga
Gidoia eta zuzendaritza: Mikel Ayllon
Musika: Igor Arzuaga
Eszenografia: Amaia Garate | Iñaki Ziarrusta (ATX Teatroa)
Argiak: Marc Cano
Irudiak: Esti Alonso
Karakterizazioa: Maite Gutierrez
Ekoizpena: Marta Mas | Miguel Garcés
Diseinu Grafikoa: Aitziber Onaindia
Babesleak: Eusko Jaurlaritza | Gasteizko Udala
Laguntzaileak: Harrobia | Lonbo Aretoa