Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdiak antolatzen duen lehiaketa irabazi ondoren, maiatzaren 7an, larunbatean, estreinatuko dugu IVANKA, gure azken lana, Donostiako jaialdiaren programazioaren barruan. Herrera auzoko Kontadores Zentroan izango da, 19:00etan, doako sarrerarekin.
Ivanka gurera heldu den ekialdeko immigrante txiroa da. Haren kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu duen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deseroso bat jarriko digu mahai gainean: indarkeria matxista, immigrazioa, krisiekonomikoa, gentrifikazioa…
Antzezlan berritzaile honek murgiltze-esperientzia bat eskaintzen dio ikusleari, eta soinuaz eta gorputzaren mugimenduaz baliatzen da, istorioari geruza dramatiko berriak eransteko.
Estreinaldiaren ondoren, beste hiru aukera izango dira lan berezi hau Poltsiko Jaialdian ikusteko: maiatzaren 8an, Egiako LeBukowski tabernan, 19:00etan; maiatzaren 14an, Martuteneko Etxarriene Auzo Etxean, 19:00etan; eta maiatzaren 20an, Añorgako Museum Cemento Rezola museoan, 20:00etan.
Irati Agirreazkuenagak jokatuko du Ivankaren papera. Mikel Ayllonek gidoia idatzi eta antzezlana zuzendu du, eta Igor Arzuagak propio sortu du pieza honetarako musika eta soinu-giroa.
