Itzultzea

Kartela Gasteiz

Ez dugu guk deskubrituko zein zaila den itzultzea.

Ariketa ezinezko horri buruz idatzitako poema, ipuin, nobelen tinta-ozeanoetan ito gara ia. Eta oraindik ez dakigu zer arropa jantzi, zein begi ireki, zer min eraman beharko dugun aldean itzultzen garenean.

DSC_7705

Takoidun zapata gorria antzezlanak Gasteizen ikusi zuen argia lehenbiziko aldiz, iazko urri urrunean, hiri horretako Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren laguntzari esker. Eta orain, jaioterrira itzuliko gara berriro, jakinik jada ez garela azal leun eta begirada xalodun ume jaioberri hura.

Itzultzen zarenean norbait zain izateak erakusten du dena ez dela izan uste zenuen bezain porrot handia. Beharbada, horixe da bizitzak gordeta daukan oparirik handiena, itzultzen zarenean norbait zain izatea beti. Nahiz eta horrek argi erakusten duen alde egitea ekibokazio larria izan zela.

Gaur inor gure zain badago, zoritxarreko bezain zorioneko izango gara. Alde egiteagatik lehenbizi, eta itzultzeagatik ondoren.

IMG_20180111_173504037

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s