Bidaia luze bat

Erraz irudika dezakegu Ulises, Ithakara itzulitakoan, Peneloperen musua jaso ondoren, “oker nengoen, ez dago bidaia laburrik” esaten. Gurea ere ez da bidaia laburra izan, baizik eta luzea eta zabala, mundua bera bezain. Gu ere oker geunden.

DSC_7427

Honaino iristeko, mila desertu zeharkatu behar izan ditugu, zeinahi motatakoak: artistikoak, teknikoak, burokratikoak… Paper baten gainean bi dimentsiotan marraztutako pertsonaia eta tokiei hirugarren dimentsio bat itsastea, bidaia liluragarri bezain kiribila baita.

IMG_20170820_194813073_HDR

Gela huts bat abuztuaren 20an. Bidaia guztiak, baita luzeenak ere, urrats txiki batekin hasten dira. Eta, ia beti, lehenengo urrats horiek izaten dira herabeak eta dorpeak. Hemendik, gaurtik ikusita, kariñoz oroitzen ditugu hastapeneko ekibokazioak eta boutadeak. Haiek gabe, gaur, hemen, ez ginateke deus ere.

IMG_20170903_113754237~2

Bete behar izan ditugu lekuak eta gorputzak haiek ez ziren eta gu ez ginen sentimendu, arrakala, izu, haragi, argi eta hezurrekin. Eta odol askorekin. Lehengoak gara, baina, aldi berean, beste norbait gara orain. Eta ez soilik antzezteko unean.

IMG-20170830-WA0043

Ez dugu hitz egingo egindako lanaren pisuaz eta lagundu digun jende mordoaren bihotz erraldoiaz. Baina merezi dituzte entziklopedia lodi bat betetzeko adina orrialde esker onez beteak.

IMG_20171025_174523803~2

Atzo estreinatu genuen Takoidun zapata gorria. Eta aulkiak bete zituen publikoaren lehenengo txaloak jaso genituen. Arnasa sakon hartu, giharrak erlaxatu eta egin genuen irribarre. Zabal. Eta ohartu ginen bidaia hasi besterik ez dela egin.

IMG_20171026_203857594~2

Gaur, bihar eta etzi, berriro. Leku eta ordu beretan. Oraindik garaiz zaudete gurekin nabigatzera ateratzeko. Pessoak gogora ekarri zigun moduan, nabigatzea prezisoa baita, eta bizitzea ez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s